XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nahi ahal duzu zuk bazkaltzen duzun bitartean hildo batzuk irekitzea?.

- Ez; ttipiegia zara lanerako.

Ezingo zenuke idiekin.

- Ikusiko duzu nola moldatuko naizen.

Eta aita bazkaltzen hasi zenean, Peilokilo uztarrira igo, eta idiei agintzen hasi zen: - Aida, Zuri! Aida, Betroin!.

Idiak hasi ziren lanean, ireki zuten hildo bat, eta Peilokilok dehadar egin zien: - Esti, Betroin! Esti, Zuri!.

Idiak jiratu ziren, ireki zuten beste hildo bat, eta beste lau hildo gehiago ireki zituzten Peilokiloren laguntzaz.

Arratsalde osoan egon zen Peilokilo bere aitarekin, eta eguzkia mendien artean ezkutatu zenean, aitarekin, idiekin eta astoarekin etxeratu zen.